20091125

MEMORIA

Isiltasunean esnatu naiz, iluntasunean. Ez dakit non nagoen, ez dakit zenbat denbora pasa dudan lo, baina, hau ez dut gustuko. Nonbait sartuta nago eta leku hau ez da handiegia, arnasa falta dut, itotzen hasia naiz. Badirudi inork ez dituela nire oihuak entzuten edo ez dituela entzun nahi, zer dakit ba nik?

Hemendik alde egin behar dut, non nagoen jakin eta horretan inork ez dit lagunduko. Ostikoka hastean zerbait mugitu da, esperantzarik izango da beharbada, beste ostiko bat eta argi izpi batzuk askatu ditut, hirugarren batek aske egin nau, aske eta itsu.

Ez dut deus ikusten, argiak itsutu nau. Denbora pasa ahala ari naiz zerbait ulertzen, hilda nago, edo agian ez, kontua da gela batean nagoela, hilkutxa batean eserita. Hala ere badauka egoera honek gauza arraroren bat, nire etxeko egongelan baina gusturago hemen, ez dakit, leku atseginegia gauza onerako.

Altxatu eta gelatik irten naiz, arrazoien bila edo, eta komunikazio pasilu handi eta argitsu batekin egin dut tupust, nire gelara bezala altuera ezberdinetan dauden gela gehiagotara ematen duena, dena pertsonez betea, hara eta hona, humore onean.

Erakinetik ateratzea erabaki dut, kafetegian ogitarteko gozo bat jan eta gero, noski. Kanpokoa paregabea da, belardiz, zuhaitzez eta biziz betetako eremu bat, gizarte zibilizatutik milaka kilometrotara balego bezala, baina, oso ondo komunikatua hala ere.

Alde batetik bestera pasioan nabil, inguruan dudana egia dela sinetsi ezinik, hilda nago? Non da San Pedro?

Txoriak txorrotxioka, umeak jolasean, gazteak musuka, zaharrak paseoan, urrutira ikusten diren etxe moduko gauza arraro horietan biziko dira agian. Halako batean gazte talde bat inguratu zait eta taberna batetara gonbidatu naute.

Taberna lehen esandako etxe moduko horien azpian dago, beste hainbeste komertzio eta lokalean artean. Gazte naiz zaharrei zuzendutako etxebizitza sozialak omen dira, alokairuan eta autoeraikuntzan oinarrituak. Hori esan didate behintzat.

Ardoa bukatzean agurtu eta ibai aldera joan naiz, bertan zebiltzan haurrei segika. Amuarrainak, ahateak, arratoiak eta beste zenbait animali maitagarriz betea dago, eta hauen artean bertara igotzera gonbidatzen nauen barkutxo bat.

Bertara igo eta urak eraman nau. Ikuspegia ederra da benetan, ahaztezina. Malda leun eta xamurrez osatua dago espazioa, bertatik elementu ezberdinak ateratzen direlarik, bankuak, estalkiak, jolastokiak. Batez ere batek deitu dit atentzioa. Tenplu moduko bat da, lurretik ateratzen dena, arraroa eta ohizkoa aldi berean.

Barkua utzi eta bertaratu naiz, atea bilatu eta sartu. Ezin dut sinetsi nire hiru begiek ikusten dutena. Hemen barruan nire familia eta lagunak daude, jaten, edaten, abesten, giro paregabean. Ni bakarrik falta naiz, edo agian ez!

. . .



HAU GURE IDEA ERAKUSTEKO EUKI DEUN IDEA ETA HEMEN OPARI BAT, BAKIZUE AKLIMATATZEN JUTEKO...



Nessun commento:

Posta un commento