Ez daukanak ez dauka, eta berak badaki, daukanak daukala dakien bezala.
20091027
daukanak ere ez dauka
Ez daukanak daukanari begiratzen omen dio beti, ez duen hori nola lortu asmatu nahian. Hamaika aldiz imagina dezake nahi lukeen horren jabe izan ezkero zein zoriontsu izango litzatekeen. Bere unibertso propiotik kanpo ordea, denak aurretik zen bezala izaten jarraitzen du, ez da ezer aldatu, ez geihegi behintzat. Daukan horrek aldiz, oraindik ere gehiago edukitzeko desioan buru belarri sartuta dihardu, daukana ez baita sekula eduki nahi lukeenaren erdia ere izango, daukanaren erdia nahikoa dela jakinik ere. Ez daukanaren nahiak, daukanaren nahietatik oso urruti ere ez daude beharbada. Beharra sortzen den momentutik eginbeharrak baitatoz, desioak behar bihurtu ezkero beharra desio bihurtzeranoko joku zikina egunerokotasunean hartuz, eginbeharren munduan murgiltzeraino, benetan beharra zer den ahazteko punturaino iritsi arte.
Iscriviti a:
Commenti sul post (Atom)
bai poetiko etorri zaigula Xiker kurtso hasieran.....Horrelakuak idatzi ondotik Itsaso Goñi ikusi ta okurritzen zaizun poesia bakarra beraberaberaberaberabera beraberaberabera beraberabera da???? jajajaja
RispondiElimina